Elkarbizitza eta KIVA
Pertsona eta bere garapen osoa ardatz nagusiak dira San Fermin ikastolaren hezkuntza egitasmoan, eta elkarbizitzen ikasteko ikastola leku ezin hobea izanik, bere bizitza osorako baliatu ditzakeen ohiturak (portaerak) gure ikasleriak landu ditzan jarduten gara; bereziki gatazka konpontzearekin zerikusia dutenak. Horrela, hiru eta hamasei urte bitartean, adimen emozionala lantzeko xedetzat hartuta, programak eta ekintzak garatzen ditugu.
Bigarren hezkuntzan Ikasle Laguntzaileak programa garatzen dugu. Orientatzaile taldeak entzuten, komunikatzen eta gatazka konpontzen irakasten die zehazki ikasle horiei. Horrela, gatazka atzematen eta alor honetan bitartekotza egiten laguntzen dute, pareen arteko lana eginez.
Bizikidetzaren alorrean San Fermin ikastolak duen lidergoari esker, Zientzia eta Hezkuntza Ministerioak Bizikidetzarako Jardunbide Egokiak 2007ko saria eman zion.
Halaber, eskola-jazarpen edo bullying ekiditeko helburuarekin Finlandian garatutako KIVA metodoa ezarri dugu. Herrialde horrek munduko hezkuntza sistema hoberenetako bat du.
Gizalegezko eta emozio gaitasunak garatzeaz landara, lan honek ahalbidetzen du elkarbizitza, zeinak alaitasuna eta segurantza ematen dizkigun, eta ikasteko giro egokia sortzen du.
San Fermin ikastolan prebentzioan arreta paratzen dugu, eta gatazkak sortzen direnean, behar izanez gero, esku hartze goiztiarrean. Egoera hauetan hezkuntza maila guzietan dauden jarraibideak indarrean jartzen dira, elkar lan eginez.
Elkarbizitzan, aldiz, lan-ardatza diziplina positiboa da, non eta esku hartzeko hiru urrezko arau sustatzen ditugun: errespetua pertsonei, inguruan dugun guziari eta lan egiteko eta jostatzeko giro onari.