Sarrera
San Fermin ikastolan pertsonak hezten ditugu, etorkizuneko pertsonak; eta lanketa horretan, etorkizun ederrago bat irudikatzen dugu, ikaslea proiektuaren erdigunean jartzen dugulako. Gure ikasleak pertsona zoriontsuak, begirunetsuak, bizitzako egoerei erantzuten dakitenak eta gizartean integratuak direnak izatea nahi genuke. Gizartea hobetzeko gaitasunak dituzten pertsonak hezi nahi ditugulako. Pertsona euskaldun eleanitzak: gure kultura ezagutu eta maite dutenak; eta besteenak errespetatzeko eta baloratzeko irekiak direnak
Ikaslearen heziketa integrala eta pertsonalizatua garatzea dugu helburu, eta gure lan egiteko erak ikasleekiko konfiantza bermatu nahi du. Honela, hezkuntzaren ikuspegi humanistari helduz, hainbat balore sustatu nahi ditugu haiengan: errespetua, hezkidetza, elkarbizitza, elkartasuna, kritikotasuna, ingurumenarekiko errespetua, eta baita euskaltzaletasuna eta euskal kulturarekiko maitasuna ere.
Ikasle bakoitzaren bidelagunak gara. Norbera izaten dakien pertsona izatera heltzen lagundu nahi dugu. Autoestimu orekatua landuz, nor bere burua ezagutzeko tresnak eskainiz, autonomia garatuz… Heziketa emozionalak pertsonaren ongizatean eragiteaz gain, garapen kognitiboan ere eragina du. Gure ikasleek hezkuntza prozesuan arrakasta izan dezaten nahi badugu, ezinbestekoa dugu ikaslearen gaitasunak identifikatzea, horiek baloratzea eta garatzen laguntzea.
Gizartearekin eta ingurumenarekin konpromisoa izango duten pertsonak hezi nahi ditugu. Gure ikastola kooperatiba bat izanik, elkarlana eta bizikidetza gure jardunaren zutabe gisa ulertzen ditugu. Zentzu honetan, pertsona kooperatiboak hezi nahi ditugu, ikaskuntza prozesuaneta, are gehiago, etorkizunean lan munduan edota bizitzako erronketan murgiltzen direnean, elkarlanean, eta ingurukoekin errespetuz bizitzen dakiten pertsonak, alegia.