Haur Hezkuntza (3-6 urte)

Haur hezkuntza

Pertsona bakoitza bakarra da, bere gaitasunekin, beharrekin edota kasu eman beharreko zailtasunekin. Hortaz, Konfiantzaren Pedagogia hainbat urtez landu dugu. Eredu honen oinarrian pertsonaren baitako begirada datza, eta baita bere buruarekin, bere ondoan dauden pertsonekin eta bere iguruarekin segurantza sumatzeko behar diren baldintzak sortzeko beharra ere. Bakarrik abiapuntu honetatik garatuko ditugu haurraren gaitasun guztiak.

Ikastolaren aldetik etapa honetan hauxe nahi dugu:

  1. Pertsonaren baitan eta bere garapenean arreta bermatu, beregan sinesteko eta bere buruarekin fidatzeko baldintzak ipiniz.

  2. Ingurune seguru bat sortu; haurra seguru eta fidakor sentitzeko behar diren baldintzak ezarriz.

  3. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua eraginkor, xalo, atsegingarri eta arrakastatsua izateko beharrezko baldintzak eskainiz

Etxean bezala sentitzea nahi dugu.

Familiek hekuntza proiektuan parte hartzea ezinbestekoa da. Hortaz, kurtso aitzineko eta hasmentako loturaren prozesua zaintzen dugu bereziki, eta familiak haurraren ondoan daude bereizteko prozesua aisa eta naturalki burutu dadin.

Prozesu guzi honetan familia eta tutorearen arteko komunikazioak izan behar du etengabekoa eta erraza. Hau oinarrizkoa da. Horrela, elkarlanean, ikasle bakoitzaren egoerari dagozkion erabaki egokiak hartuko dira.

Ildo honetan, hagitz gomendagarria da ikastolako ekintza ezberdinetan, hala nola besta, lantegi edo proiektuetan familiek parte hartzea.

METODOLOGIA

Irakastearen aitzinean ikastea lehenesten dugu, lau kontzeptu indarrean paratuz:

  • Gogoeta egitea

  • Komunikazioa

  • Esperimentazioa eta manipulazioa

  • Elkarlana

Afera da, pedagogia aktiboaren bitartez, ikaskuntza eraginkorra aitzina eramatea. Ondorioz, Haur Hezkuntzako tokiak malguak dira; elkarretaratzea eta hagitz proposamen didaktiko diferenteak ahalbidetzen dituzte, eta errazagoa bihurtzen dituzte ikasleriaren autonomia eta komunikazioa.