Proyectos Europeos

Europako egitasmoak

San Fermin Ikastola 2003. urtez geroztik ERASMUS+ Europako egitasmoan lanean ari da. Irakaspen-hizkuntza ingelesa erabiliz, batxilerra eta DBHko 4. mailako ikasleei zuzendutako eskola-garapenerako egitasmoa da.

HERRIALDE BAZKIDEAK

Nazioarteko gure trukaketa sarea Eskandinabiako herrialde batek (Finlandia edo Norvegia) eta Belgikak osatzen dute. Halaber, Islandia eta Erresuma Batuarekin ere elkarlana egiten dugu. Eta lehenago Hungaria, Italia (Tirol) eta Turkiako ikastetxerekin lanean aritu gara. Beraz, gure lan-ibilbidea alor honetan luze eta zabala dela erran daiteke.

Oraintxe garatzen ari garen egitasmoak “It´s the future” du izena. Bertan, gurekin batean, Norvegia, Islandia, Belgika eta Erresuma Batuako ikasleek parte hartzen dute. Ikasleria eta irakasleria batzen dituen laneko gai baten inguruan garatzen diren egitasmoak dira; eta europako bertze hezkuntza sistemak ezagutzeaz gain, materialak eta laneko proiektuak trukatzea ere ahalbidetzen dute.

Ikasleria eta irakasleriaren arteko trukaketa dela medio joaten gara bertze herrialdetara eta ikasten dugu beren eskola-dinamika, ezagutzen ditugu bertze kultura batzuk, bertze balio eta bizitzeko modu batzuk eta baita ikusi bertze hezkuntza sistemaren baliabide aitzindariak ere. Honek guziak bere hizkuntza gaitasuna hobetzeko gogoak ematen dizkio ikasleriari eta baita bizipen oroigarriak izaten lagundu ere.

BERTZE JARDUERA BATZUK

  • Normandiako (Frantzia) Lyceé Nordover de Lille-rekin urtero egiten diren trukaketen bitartez, gure ikasleriak bere frantses maila ere aberasteko aukera du.

  • Lehen Hezkuntzan FIE (Fortnight Immersion to “Explorers”) programa lantzen dugu. Horrela, ikastolan bertan eta talde txikitan, irakasle ingelesekin eta bi astez, 5. mailako ikasle guziei ematen zaie eskola bakarrik ingelesez.

  • Ikastolan mintza-praktika laguntzaileak ere badira. Haur hezkuntza, Lehen hezkuntzako lehebiziko zikloa eta Bigarren hezkuntzako ikasleek ahozko adierazpen eta ulermen gaitasunak garatzen dituzte irakasle bitaniar, estatu batuar edota austaliarrekin, hots, ingelesdun natiboak.