Partaidetza
Parte-hartze Batzordea San Fermin Ikastolako ama eta aiten talde boluntarioa da, eta guraso delegatuekin lotura izatea du helburu. Gela bakoitzean hautatutako guraso ordezkariekin koordinatu, ikastolako profesionalekin zuzeneko komunikazio-bide bat ezartzeko.
Figura horren bidez, familia guztiek hezkuntza-proiektuan parte har dezaten sustatu eta dinamizatu nahi da, elkarrizketa erraztu eta adostasun zabala duten eta ikastolarentzat onura argia diren proposamen eta ekimenak aurrera atera. Era berean, Partaidetza Batzordearen ardura da guraso delegatuen bidez sortzen diren gaiak jasotzea, helaraztea, bideratzea eta erantzutea.
Hauek dira bere helburu garrantzitsuenak:
- San Fermin Ikastolako familia kooperatibisten arteko lankidetza sustatzea.
- Ikastolaren egituraren barruan familiak ordezkatzea.
- Gurasoek jardueretan parte har dezaten bultzatzea eta dinamizatzea.
- Ordezkariak ikastetxearen funtzionamenduan inplika daitezen sustatzea.
- Guztiekin bilerak antolatzea eta koordinatzea.
- Gurasoei zuzendutako ekintza interesgarriak diseinatzea, programatzea eta egutegian sartzea.
- Familiekin lotutako edukiak eguneratuta edukitzea webgunean.
- Ikastolako gurasoen iradokizunak eta hobekuntza-proposamenak jasotzea, ahal direnei erantzutea eta gainerakoak eskumena duen ikastolako organora bideratzea.
- Gurasoei informazio argia ematea ikastolara jotzeko jarraitu behar dituzten prozedurei buruz.
- Partaidetza Batzordea hilero biltzen da eta ordezkaritza du Zuzendaritza Batzordean. Egoera horrek bi norabideko komunikazio arina ahalbidetzen du.
Ikasturtean zehar, hainbat ekimen bultzatzen ditugu auzolanean. Besteak beste, Hizkuntzen Azoka eta Elikagaien Bilketa (Zaporeak edo Alboan bezalako Gobernuzko Kanpoko Erakundeekin elkarlanean). Gainera, Guraso Eskola bultzatzen dugu San Fermin Ikastolako Orientazio Mintegiarekin koordinatuz, heziketa afektibo sexuala, bilakaera pertsonala edo eta Mindfulness bezalako gaien inguruko heziketa saioak antolatuz.
Parte-hartze Batzordea hilabetero biltza da eta ordezkaritza du Artezte Batzordean. Horrek aldebiko komunikazio arina ahalbidetzen du.
Edozein eskaera, proposamen... egiteko: INPRIMAKIA BETE
Harremanetarako posta: pbatzordea@sanferminikastola.net