Kudeaketa aurreratua
2016. urtetik, San Fermin Ikastolan Euskalit-ek (Kalitatea Euskal Fundazioa) 2014. urtean sortutako Kudeaketa Aurreratuaren eredua erabiltzen dugu. Bere helburua erakundeak kudeaketa bikaineranz bideratzea da, hainbat alorretatik ekarritako kontzepuak bateratuz:
-
Ezagutzaren kudeaketa
-
Kalitate osoa
-
Kudeaketan bikaintasuna
-
Berrikuntza
-
Gizarte erantzunkizuna
Kudeaketa Aurreratuaren gure eredu honek Prozesua, Egitasmoa eta Plangintzaren araberako kudeaketa ere lantzen ditu. Bikaintasun eredu berri honek EFQM eta Kalitateko ISO araudia hartzen ditu erreferentzi nagusi bezala. Eta haietatik oinarrizko zenbait hastapen hartu ditugu, besteak beste:
-
Prozesuen diseinua eta sistematizazioa.
-
Ikastolaren hezkuntza jarduera eta jarduera orokorraren etengabeko hobekuntza.
-
Bezeroekiko harremanaren kudeaketa eta hobekuntza.
-
Gure langileriaren garapena.
-
Epe luzeko ikusmena, zehazki definitutako estrategia batean gauzatua.
-
….
Eta hau guztia gure hezkuntza ereduaren zerbitzura.