Respeto al medio ambiente

Ingurunea

San Fermin Ikastolak ingurumena errespetatzeko eta babesteko apustu garbia egiten du bere eguneroko jardunean:

  • Ikastolak kontsumitzen duen energiaren zati bat energia berriztagarrien bidez sortzen du. Horretarako eguzki plakak ezarri genituen 2008. urtean.

  • Paper birziklatua berrerabili, bereizi eta erabiltzen dugu.

  • Zabor organikoa bereizten dugu sukalde eta jantokian.

  • Ikasgeletan, jantokian, sukaldean eta irakaskuntzaz kanpoko gainerako lekuetan hondakinak bereizi eta birziklatzen ditugu.

  • Energia eraginkortasunez erabiltzeko neurriak hartu ditugu gure instalazioetan.

  • Eskola-garraioa erabiltzen dute gure ikastolako familia gehienek (26. ibilbide, Iruñerria)

Haur Hezkuntzatik Batxilergora bitarteko curriculum-proiektuan egiten ditugun jarduerek ikasleengan gure planeta errespetatzeko jarrerak eta portaerak sustatzen dituzte.

Gure ikasleek, ingurunearen zaintzan eta erabilera arduratsuan eragiteko, curriculumaren barnean egiten ditugun jarduerez gain, Iruñerriko Mankomunitateak helburu berberarekin antolatutako hainbat tailerretan ere parte hartzen dute.

Respeto al medio ambiente