Historia

Historia

San Fermin Ikastola XXI mendera begira dagoen egitasmoa izaki, bere sormena XX. mendean kokatu behar dugu, 70eko hamarkadan hain zuzen ere. 1965. urtean, Uxue ikastolaren sorrerarekin batera landatu zen lehen hazia eta 1970ean zabaldu zituen ateak Zizur Txikiko gaur egungo kokalekuan.

Orduko egoera zail hartan, ezinezkoa bazirudien ere, euskarazko lehen hezkuntza antolatzea lortu zen, gurasoen eta profesionalen laguntza sutsuari esker, eta aldi berean neska-mutilak elkarrekin hezitzea eta gau eskolak bultzatzea.

Ikastolak material eta testu egile ere bilakatu behar izan zuen bere burua, euskaraz ezertxo ere ez baizegoen. Era berean, aitzindari izan zen pedagogia berritzaileak martxan jartzen eta, gaur egun, harro esan dezakegu 3.800 ikasle baino gehiago pasa direla gure ikastolatik, eremu honetan Nafarroako erreferente bat bilakatuz.

  • 1965eko urria

    Nuestra Señora de Uxue izenarekin, Pozoblanco kalean, ireki zen gerrosteko lehen ikastola Iruñean.

  • 1970eko apirila

    San Fermin ikastolak, hainbat lekutan egon ondoren, ofizialki, Zizur Txikiko Verbo Divino deituriko seminarioan sustraitu zen. Ordurako 270 ikasle bazituen.

  • 1978ko ekaina

    San Fermin ikastolak “Verbo Divino”ko eraikuntza guztiak eta inguruko lur sail gehienak erosi zituen.

  • 1978ko iraila

    BBB ezarri zen lehen aldiz ikastolan. Nafarroan bigarren hezkuntzako ikasketak euskaraz eskaintzen zituen ikastetxe bakarra izanik.

  • 1990eko iraila

    Unibertsitatean sartzeko froga -selektibitatea- euskaraz izan zedin lortu ondoren, ikastolak UBI ezarri zuen 32 ikaslerekin.

  • 2000 urtean zehar

    San Fermin ikastolak bere lehen NAFARROA OINEZ antolatu zuen (Buru Belarri).

  • 2000-2001

    Ikasturtean lehengo Plan Estrategikoa garatu zen eta honen ondorioz hainbat aldaketa egin genituen.

  • 2003-2004

    Aldaketa sakonak eman ziren organigraman, ikaslearen garapen integrala eta pertsonalizatua bermatzeko sistema propioa sortuz eta ezarriz. OKUak (Oinarrizko Kudeaketa Unitateak). Zuzendaritza koordinatzaile taldea berriak ere sortu genituen.

  • 2003-2004

    Europako Proiektuak garatzen hasi ginen. (SOCRATES, COMENIUS, ERASMUS +).

  • 2003

    Gatazkei modu baketsuan aurre egiteko bizikidetza eredu berri bat martxan jarri genuen eta 2007. urtean Espainako Premio Nacional de Buenas Prácticas de Convivencia deituriko Saria jaso genuen.

  • 2008

    Eguzki plakak ezarri ziren ikastolako eraikin ezberdinetako teilatuetan, ingurumenaren aldeko apustu sendoa eginez.

  • 2012

    Bigarren aldiz antolatu genuen NAFARROA OINEZ (Kolore&Hitz).

  • 2013-2014

    Bigarren Hezkuntza handitzeko eraikuntza eta 3 urteko gela berriak eraiki genituen.

  • 2014-2015

    Konfiantzaren Pedagogiarekin lanean hasi ginen Haur Hezkuntzan.

  • 2014-2015

    EKI proiektuarekin lanean hasi ginen Bigarren Hezkuntzan.

  • 2016-2017

    KIVA elkarbizitzarako europar proiektuan murgildu ginen.

  • 2016-2017

    Kudeaketa Aurreratuaren eredu berria martxan jarri genuen.

  • 2018

    Haur Hezkuntzako eraikin berria inauguratu genuen.

  • 2018

    Kanpoko espazioen gogoeta eta auzolana burutu genuen.