San Fermin Ikastolako liburutegia leku nabaria, zabala eta argitsu da; irekia bai ikasleriari, bai gurasoei. Toki atsegin bat da, eta egokia irakurri, ikasi, gelako lanak egin, internetean sartu eta liburuak eta bertze materialak maileguan emateko. Gure liburuzainak kudeatuta, eskolaz kanpoko ekintzen ordutegi aitzinean familiek baliabide bereziki erabilia da.
Adin guziei egokitutako bibliografia-funtsa badugu, bai euskaraz eta bai gaztelaniaz ere. Gainera, adin txikietan irakurtzeko gogoa bizteko helburuarekin, HH eta LHko ikasgeletan irakurtzeko txokoak eta mini-liburutegiak sustatzen ditugu.
Liburutegia ere irakasleriak maiz bisitatzen duen toki bat da. Ez bakarrik irakurketa plana eta eskola-proposamenak lantzeko, baita beren formakuntzan aberasgarriak diren hezkuntza, didaktika, zientzia eta abarreko aldizkariak kontsultatzeko ere. Bitxikeri gisa, anitzek ezagutzen ez duten bitxi txiki bat badago San Fermin Ikastolako liburutegian: Manuel de Irujo Ollo jaunaren historia-funts zati bat.
-
Urritik maiatza bitartean, ortzegun goizetan, LH-ko 1ko eta 2.go ikasleak joaten dira liburutegira Kamishibairen ipuinak entzutera.
-
Martxoa eta maiatza bitartean, ortziral goizetan, HH-ko 3.go ikasleak joaten dira liburutegia ezagutzera.
-
“Irakur laguna” da ekintza atsegingarrienetako bat, zeinak adin diferentetako ikasleak lotuta egotea ahalbidetzen duen, liburu bat partekatzen duten bitartean. LH-ko 6.go ikasleak 2.goen laguntzaileak bihurtzen dira irakurketa prozesuan.
-
Urtean barna literatura eta ipuin kontakizun bilerak antolatzen ditugu.