San Fermin Ikastolan gure zerbitzu guzien fokatze integralaren aldeko apostua egin dugu beti, zuzenean kudeatuta eta gure balore eta hezkuntza egitasmoarekin lotuta.
Ikastolako sukaldeko taldeak egunero 1.500 bazkari prestatzen ditu bertan. Gure dietistak, Inge Klett-ek, osasunaren araberako irizpidez baliatuta ezartzen ditu otordu horiek guztiak, ikasleen hazkuntza etapari arreta berezia paratuz. Halaber, ikuskatzen ditu bertze afera batzuk hala nola elikagai-jasanezintasunak edo osasunaren arazoak.
Gure profesionalek kudeatuta, jantokia hezkuntzako bertze eremu bat gehiago da guretako. Beraz, hala gizentasuna ekiditzeko programek, nola ohitura osasungarriez jabetzeak parte hartzen dute gure jantokiaren egitasmoan. Ildo honetatik, sail honetako profesionalek lan egiten dute ez bakarrik ikasleek har ditzaten elikadura eta garbitasunaren azturak, baita bizikidetza eta errespetuarekin zerikusia dutenak ere.
ETXEAN BEZALA
-
Jantokiko zerbitzua 3 urteetatik 14 urteak arte. Hortik goiti luzatu daiteke familien eskakizunaren arabera.
-
Jantokiak eta ordutegiak bereiziak daude etapen arabera. 3 urteko ikasleen jantokia bakarra da eta siesta egiten duten tokitik hurbil dago, txikienak etxean bezala senti daitezen.
-
Osasun beharrei eta elikagai-jasanezintasunei erantzun egokia emateko dietista eta erizaina elkar-lanean aritzen dira.
-
2016. urtez geroztik badugu programa bat produktu osokoak eta ekologikoez hornitzeko.