Erizaintza

Hamabortz urte baino gehiago da erizain sexologo batek lan egiten duela lanaldi osoz San Fermin ikastolan. Beraz, dudarik gabe, pertsonaren artatze (hezkuntza) osokoan erreferentziako ikastetxe bat gara.

Hiru urteetatik hemezortzi urteak arte gure ikasleriak eskuar du konfiantzazko profesional baten erizaintza kontsultategi bat, zeinera joan bere osasunaren inguruko edozein arazoa duelarik, hala fisikoa nola emozionala (sexuala?).

Eritasun kronikoekiko (diabetes, alergia, asma,..) ikasleei banakako arta emateaz landara, erizaintza zerbitzuak, bertze profesionalekin batean (irakasleria, orientatzailea eta dietista), osasunaren prebentzio eta sustapeneko programak bultzatzen ditu.

Osasunaren gaineko hezkuntza da gure irakaskuntza proiektuaren zutabetako bat. Horretaz jabetuta, Ikastolak langile, familia eta adin guzietako ikasleei zuzendutako hainbat hezkuntz ekintza egiten ditu.

  • Osasunaren gaineko hezkuntza da gure irakaskuntza proiektuaren zutabetako bat. Horretaz jabetuta, Ikastolak langile, familia eta adin guzietako ikasleei zuzendutako hainbat hezkuntza jarduera egiten ditu.

  • Bizitza osasungarriaren ohiturak bultzatzeko mintzaldiak antolatzen ditugu: elikadura, droga kontsumoaren prebentzioa, sexualitatea, eta abar.