SUKALDARITZA TAILERRA SAN FERMIN IKASTOLAN

SUKALDARITZA

San Fermin ikastolan garatzen dugun elikadura eredua jarraituz, eskolaz kanpoko eremuan sukaldaritza jarduera garatzen dugu, Inge Klet ikastolako nutrizionistaren gainbegiradarakin. Jarduera honen helburu nagusia Lehen Hezkuntzako ikasleen artean elikaduraren hezkuntza sustatzea da, sukaldatzen duten bitartean, plater desberdinak prestatzen ikasiz.

Bidenabar, leku berezia egiten zaio tailerrean gure gastronomiako elikagaiak ezagutu ditzatzen: haien jatorria, sasoia, plateratzeak eta konbinazioak. Baina, batez ere, pertsonen garapenean elikadura on eta zuzenak duen garrantziaz jabetzea nahi dugu eta horretarako hain zuzen ere eskaintzen da gure ikastolan sukaldaritzaren inguruko gune bat, ikasleek ongi pasa dezaten eta euskaraz prestatzen goza dezaten.