Xake
Gure xake eskola konstruktibismo, irakaskuntza esanguratsua eta metodologia aktiboeen hastapenetan oinarritzen da. Hortaz, ahal den neurrian, ikasle bakoitzaren berezko prozesuan laguntzen dugu, banan bana, sortzen diren aukerez baliatuz, hala xake partidetan nola programatutako ekintzetan. Horrela, geure materialaz egindako, taldearen mailari egokitutako eta idukin bakoitzari zehazki asmatutako jokuren bitartez ikasleriak funtsezko ariketak egiten ditu, gozatu eta ongi pasatzen duten bitartean.
Ikasturteko bigarren zatian gelako lehiaketa jokatzen da. Horrela kirol honen testuinguru errealera hurbiltzen gara, eta aldi berean aukera paregabea da ikasteko lehiaketa bat prestatzen, jarrera egokiz irabazten eta galtzen jakiteko, eta abar. Hau guzia lortzen da gelan sortu dugun lanean elkarrekin aritzeko ohiturari esker, elkarri laguntzeko beharra azpimarratuz eta naturaltasunaz gure eta bertzeen akatsetatik ikasiz.