Ikasle sarituak Iruñeko Udaleko Literatur Lehiaketan

Literatur Sariak Kondestablearen Jauregian
Literatur Sariak Kondestablearen Jauregian
Literatur Sariak Kondestablearen Jauregian
2024 · 06 · 18

Ekainaren 17an, DBH1eko Julia Cuevas eta Ian Pinillos ikasleak Kondestablearen Jauregian izan ziren Ikastolako ordezkari batek lagunduta Iruñeko Udalak antolatutako Haurrendako Literatur Lehiaketan irabazitako sariak jasotzera. Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ikasleei zuzenduta dagoen lehiaketa honetan,  euskaraz idatzitako lanengatik jaso zituzten sariak. Julia Cuevasek sari bikoitza eskuratu zuen. Alde batetik, ipuin modalitateko lehen sariduna izan da "Fatou" bere idazlanari esker eta, bestetik, "Paparreko orratzak" bere komikiarengatik ere lehen saritua izan da. Ipuinen modalitatean, Ian Pinillosen "Eraso mekanikoa" idazlanari 2. saria eman diote. Zorionak bioi!!!!