Santa Ageda bezpera ezberdina

San Fermin Ikastola Santa Ageda Bezpera
San Fermin Ikastola Santa Ageda Bezpera
San Fermin Ikastola Santa Ageda Bezpera
San Fermin Ikastola Santa Ageda Bezpera
San Fermin Ikastola Santa Ageda Bezpera
San Fermin Ikastola Santa Ageda Bezpera
2021 · 02 · 04

Urtero bezala, gaurko egunarekin, Santa Ageda Bezpera ospatu dugu San Fermin Ikastolan. Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleek lekukoa hartu dute aurten koplak ikastolan zehar kantatzeko eta, COVID-19ak eragindako egoera dela, egitaraua zertxobait aldatu behar izan duten arren, gogotik eutsi diote urteroko hitzorduari. Osasun eta segurtasun arauak direla medio, ikastola barrutik kantuan ibiltzerik ez zegoenez, kanpoaldean aritu dira, gainontzeko ikasle eta langileek leihoetatik adi-adi entzuten zieten bitartean. Lehenik, Batxilergoko ikasleentzat eta administrazioko langileentzat abestu dute parkinaren aurrean. Ondoren, patiorako aldapan behera eginez, geldialdia egin dute DBHko ikasleei kantatzeko. Gustu handiz entzun dituzte HHko txikienek ere haien gelen aurrean jarri direnean patio estalian eta, jarraian, autobusen aparkalekuan aritu dira, bertan jantokiko langileei kantatuz. Koplak entzuten azkenak LHkoak izan dira eta hauen kasuan bi geldialdi egin dituzte LHko bigarren mailako ikasle eta tutoreek: lehenik Txipelarren eta, ondoren, kanpoko eskaileren ondoan. Zalantzarik gabe, inoizko moduan ospatu dugu aurten Santa Ageda bezpera, baina ederra eta oso hunkigarria izan da denontzat. 

Ondorengo BIDEOAN goizaren hainbat une bildu ditugu.