Aranzadirekin elkarlanean arituko dira ikasleak
DBHko 1. mailako ikasleek Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean aritzeko aukera izango dute aurtengo ikasturtean zehar, gelan lantzen ari diren gaiarekin lotura duen egitasmo interesgarri batean parte hartuz: Nafarroako hainbat kobazulotan topatutako Paleolito garaiko hezur batzuk datatzeko proiektua.
Gero bat GUGAN_2030 hezkuntza eraldaketaren baitan kokatuz, aurreneko aste hauetan arituko diren ERROTAn, harrien eta mineralen inguruko lanketa jorratuko dute. Horretarako, lehenik, Alboan gobernuz kanpoko erakundearekin elkarlanean, Ivan Benitez argazkilariaren Kongori buruzko erakusketa ikusgai izan da iraila osoan zehar ikastolako sarreran. Irudiak Rubayako mehatzetan hartutakoak dira eta, horietan, argi ikus daiteke teknologia berriak sortzeko beharrezkoak diren mineralak erauzteko ematen diren Giza Eskubideen urraketak.
Honen ondoren, eta mahai gainean zeuden beste hainbat aukera aztertu ostean, Aranzadik proposatutako egitasmoan parte hartzea lehenetsi zuten ikasleek eta, beraz, datozen asteotan, hezurren datatze lanari ekingo diote. Horri esker, heriotzaren inguruko erritoak ulertzen ahaleginduko dira, harriak gizakiaren garapenean izan duen inpaktua neurtuko dute eta, oro har, ikasten ari diren hori guztia, zentzuz eta benetako adibidez betetzen arituko dira.