SANTA CRIZ ERROMATAR HIRIA BISITATU DUGU

San Fermin Ikastola Santa Criz de Eslava hiri erromatarrera irteera

2023 · 12 · 18

Batxilergoko Nafarroako Historia ikasgaian, Erromanizazioa lantzen ari direla eta, Santa Criz erromatar hiria bisitatzeko irteera egin dute gaur 1. mailako ikasleek. Hango azalpenak entzun ondoren, aztarnategian agertutako aurkikuntzak ikusgai dauden Eslabako museora gerturatu dira. 

Bisitan, San Fermin Ikastolako ikasle ohia den Maddi Agirrek eta bere irakasle den Javier Andreuk hartatu dituzte. Andreu Nafarroako Unibertsitateko irakaslea eta Aintzinako Historian aditua da eta duela urte batzuk Santa Criz-eko indusketen zuzendaria ere. Maddi Agirre, berriz, ikasketetan murgilduta dabil orain eta bertan induskatzeko aukera ere izan du. Biek azalpen oso interesgarriak eman dizkiete gure ikasleei, Historia eta Arkeologiara hurbiltzeko aukera paregabea eskainiz.