TEKNOZIENTZIA AZOKAN IZAN GARA
2022 · 04 · 11
Iruñeko Baluarten, joan den larunbatean izandako Teknozientzia Azokan izan dira Batxilergoko San Fermin Ikastolako zenbait ikasle. Guztira, hiru proiektu aurkeztu zituzten bertan, zein baino zein interesgarriago.
"Calefactio Solaris", "Antibiotikoak, antijakintza" eta "Ba(k)teriak" izenburuko lanak defendatu zituzten eta, bertan izan ziren gainontzeko ikastetxeek bezala, zentro bat bisitatzeko saria jaso zuten ekimen honetan parte hartzeagatik. Gure ikastolaren kasuan, CENER (Centro Nacional de Energías Renovables) bisitatzeko aukera izango dute aurki ikasle hauek.