MATEMATIKA OLINPIADAN IZAN GARA

Matematikako olinpiadetan izan gara
2022 · 05 · 10

Tornamira, Nafarroako Matematika Irakasleen Elkarteak antolatuta, XXXIV. Matematika Olinpiada jokatu da asteburu honetan eta San Fermin Ikastolako DBHko 2. mailako hiru ikasleek bertan parte hartu dute. Iruñeko Salestarren Eskolan, larunbata goizean jokatutako saioan, Mikel Ongay, Ines Cuevas eta Mikel Anduezak, gainontzeko partaideek bezala, beste ikastetxe bateko beste ikasle batekin bikotea osatu eta sei problema ebatzi behar izan zituzten. 

Gure ikasleek ez zuten olinpiada irabazi, baina parte hartzeagatik diploma bana jasotzeaz gainera, esperientzia ederra bizi izan zuten. Zorionak hiruoi!