BATXILERGOKO TEKNOLOGIAKO LANIK ONENAREN SARIA ELHUYAR ZIENTZIA AZOKAN

San Fermin Ikastolak Ikasleak Elhuyar Zientzia Azokan

2022 · 06 · 03

Egunotan, Bilbon, ekainaren 2tik 5era bitarte, ospatzen ari den Elhuyar Zientzia Azokaren baitan, San Fermin Ikastolako bi ikaslek, Leire Culla eta Ane García, Batxilergoko Teknologia Arloko Lanik Onenaren Saria irabazi dute. Aurten  bere 10. edizioa betetzen duen azoka honetan jaso daitekeen saririk garrantzitsuenetakoa dela esan daiteke, izan ere, honi esker, Milango Zientzia Azokara (Italia) joateko saria jaso baitute bi ikasle hauek. 

Leire Culla eta Ane Garcíaren egitasmoak "Calefactio Solaris" zuen izena eta haiekin batera, Euskal Herriko 248 egitasmo gehiago leihatu dira azokan, tartean, San Fermin Ikastolako beste lau talde ere. Zorionak Leire eta Ane! Eta zorionak gainontzeko parte hartzaileei ere, halako ekimen interesgarrian parte hartzeko egindako lan guztiarengatik!