SUIZIDIOAREN INGURUKO PRESTAKUNTZA TRINKOA BIGARREN HEZKUNTZAN

Suizidioari buruzko formakuntza, San Fermin Ikastolan
Suizidioari buruzko formakuntza, San Fermin Ikastolan
Suizidioari buruzko formakuntza, San Fermin Ikastolan
2022 · 09 · 15

Orientazio Mintegiak antolatuta, eta Nafar Gobernuko Hezkuntza Sailaren eta Besarkada Elkartearen laguntzarekin, Suizidioari buruzko prestakuntza trinkoa jasoko dute San Fermin Ikastolako Bigarren Hezkuntzako irakasleek iraila eta urrian zehar. Suizidioaren fenomenoa errealitate bat da gure gizartean eta gure gazteen artean. 15-24 urteko adin-tartean bigarren heriotza-kausa da. Osasunaren Mundu Erakundeak azpimarratu du prebentzioa nahitaezkoa dela eragina murrizteko, eta hori behar bezala lantzeko oinarrizko jarraibideen artean dago haurren eta gazteen heztea. Horregatik, atzo hasi eta urriaren 5era arte luzatuko diren asteroko saioak jasoko dituzte etapa honetako irakasleek. 

Suizidioaren fenomenoaren ezaugarriei buruzko informazioa jaso, faktoreak eta horiek osatzen dituzten alarma-seinaleak detektatzeko trebetasuna eskuratu, esku-hartze egokia egiteko estrategietan trebatu... Horiek eta beste hainbat eduki jorratuko dituzte datozen asteotan. Atzoko saioa Besarkada Elkarteko Leire Izagirreren eskutik jaso zuten. Kriminologoa, gizarte-hezitzailea eta suizidologian aditua den Izagirrek eskainitako prestakuntza oso interesgarria iruditu zitzaien irakasleei.