FAMILIENTZAKO PRESTAKUNTZA SAIOAK BERRIZ ERE MARTXAN

Familien prestakuntza San Fermin Ikastolan
Familien prestakuntza San Fermin Ikastolan
2022 · 10 · 19

San Fermin Ikastolako Orientazio Mintegiak antolatuta, aurten ere Familien Prestakuntzarako hamaika hitzaldi eskainiko dira ikasturte osoan zehar. Lehen hitzaldia datorren urriaren 25ean izango da "Ama eta aita izatea da..." izenburupean. Bizitzako proiektuaren baitan, amatasunaren, aitatasunaren eta erantzukidetasunaren inguruan familiek hausnartu dezaten bultzatu nahi dute eta, horretarako, Pili Miqueo aditua izango da gidaritza lanetan. Miqueo psikologian doktorea, sexologoa eta generoan aditua da eta hainbat urtetako esperientzia du honelako saioetan. 

Hitzaldian parte hartzeko izena ematea derrigorrezkoa da, ondorengo LOTURAN. 

Eta ikasturte osoan zehar eskainiko diren beste hainbat ikastaro eta hitzaldien inguruko informazio guztia ikastolako webgunean aurki daiteke; familien atalaren baitan, prestakuntzarako bereziki osatutako FAMILIEN IKAS-GUNEAn.