POESIA ETA ARTEA UZTARTUZ LAN EDERRAK EGIN DITUZTE BIGARREN HEZKUNTZAN
2023 · 02 · 07
DBHko 4. mailako ikasleek literatur mugimendu ezberdinak landu dituzte bigarren ebaluazio honetan (Modernismoa, Abanguardiak, Poesia Soziala...) eta, horrekin lotuta, Antologia Poetikoen proiektua egin dute. Norberari interesa pizten dion gaia aukeratu eta horrekin lotutako zenbait poema hautatu behar izan dituzte, euren bizipen pertsonalak eta poemak errelato baten bitartez josiz.
Zenbait ikasle, lan idatziak egiteaz gainera, eskultura eta eskulan eder eta originalak sortzera ausartu dira. Poesiaren inguruko aurreiritziak hasieran oso erakargarriak ez baziren ere, azkenean, inspirazio iturri izan direla dirudi.