BIGARREN HEZKUNTZAKO BI IKASLEK LIBURUA ARGITARATU DUTE

Nahia Artxanko eta Eider Ema, San Fermin Ikastolako ikasleak, liburuaren egileak
Nahia Artxanko eta Eider Ema, San Fermin Ikastolako ikasleak, liburuaren egileak
2023 · 06 · 08

DBHko 1. mailako Nahia Artxanko eta Eider Ema ikasleek "Noche de luna llena" eleberria argitaratu dute. "En un pueblo desconocido y escondido de la población, habitan seres de los que solo has oído hablar en los cuentos. Seres aterradores con piel pálida y grandes y afilados colmillos con los que fácilmente podrían desgarrar la piel humana, seres a los que la sangre los vuelve locos" Halaxe aurkezten duten ikasle hauek idatzi, autoeditatu, inprimatu... egin duten liburua. Prozesu osoa haiek egin dute eta dagoeneko salgai dago online plataforma ezagun batean. 

Gaur goizean, berriz, San Fermin Ikastolako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei eleberria argitaratzeko bizi izan duten prozesu guztiaren berri eman diete geletan egindako aurkezpenetan. Lanaren azpititulua "La primera batalla" denez, gehiago etor daitezkeela ere pentsa dezakegu. Zorionak bioi!