Txondorrak eguberriak ate joka ditugula iragarri digu
Urtero bezala, LHko 3. mailako ikasleek txondorra eraiki dut ikastolako atariaren ondoan. Aurtengo egoera kontutan hartuta, ikasleek gelan landutako artelanak baliatuz, mezu positibo bat bidaltzeko erabili nahi izan dute aukera hau, bide batez, pandemiaren egoeran heziketaren garrantzia goraipatuz. "Sasi guztien gainetik, laino guztien azpitik" euskal leloaren bitartez, egoera honetan gure ikastolako komunitatea osatzen dugun guztiok (ikasle, profesional nahiz familiak) pandemiari aurre egiteko egiten ari garen ahalegin guztia goraipatu eta lortzen ari garenarekin oso harro gaudela erakutsi nahi izan dute. Segurtasun neurriak tarteko, ikasleek ez dute otaingoan familien laguntza jaso ekimen eder honetan, bai ordea, urtero bidelagun dugun Pedro Anso artistarena. Eskerrik asko, beste behin ere, huts ez egiteagatik.