Gurasoen laguntzaz, gelan musikaz gozatu
Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek ekimen ederra egin dute azken egunotan, gelan jasoko zuten guraso musikari baten bisitaldia zela eta. Izan ere, Ines del Madrazo, Bibolin jolea, eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoko partaidea, ikastolan izan da jotzen, haren trebetasuna gurekin partekatu ez ezik, 3A gela osorako ekitaldi eder bat antolatzen, talde honetan dauden hainbat musikariekin. Gainera, hainbat perkusio tresna ekarri zituen Inesek, ikasleek erritmo ezberdinak asma zitzaten. Horrekin batera, pzzicatoak zer diren, bibolinaren soka baten gainean ala bi soken gainean jotzean dagoen desberdintasuna eta bibratoa zer zen jakin arazi zizkigun, besteak beste.
Kontzertu hau egitasmo modura landu dute gelan eta, beste hainbat zereginen artean, esku egitaraua osatu zuten, haiek prestatutako marrazkiekin. Barnean, gainera, kontzertuan parte hartzen zuten kide guztien biografia musikala landu zuten.
Horrez gainera, halako ikuskizuna antolatzeko beharrezkoak diren guztiak atontzen aritu ziren: marrazki ezberdinekin apaindutako eszenografia, espazioaren antolaketa (banbalinak, eszenatokia eta butaka patio), aurkezleen testuak, gonbidapenak... Dena oso modu txukunean. Horri guztiari esker, ikuskizuna ederraz gozatzeko aukera izan genuen.