Danbor hotsak gaur ikastolan

Danborrada San Fermin Ikastolan
Danborrada San Fermin Ikastolan
Danborrada San Fermin Ikastolan
Danborrada San Fermin Ikastolan
2021 · 01 · 20

Aurten ere danbor hotsak entzun ditugu ikastolan, LHko 4. mailako ikasleen eskutik. COVID-19ak eragindako krisialdiaren ondorioz, oraingoan gurasoek ez dute bertan egoteko eta ikuskizunaz gozatzeko aukerarik izan. Hala ere, leihoetatik begira zeuden ikastolako gainontzeko ikasleen berotasuna eta txalo zaparrada jaso dituzte, gogotik eta ederki jotzen aritu baitira Sarriegiren doinuak.