Beranduago, baina iritsi da Danborrada

San Fermin Ikastolako Danborrada 2022
San Fermin Ikastolako Danborrada 2022
San Fermin Ikastolako Danborrada 2022
San Fermin Ikastolako Danborrada 2022
San Fermin Ikastolako Danborrada 2022
2022 · 01 · 28

Covid-19ak eragindako hainbat konfinamenduen ondorioz, ezinezkoa izan zen Danborrada, urtero bezala, joan den urtarrilaren 20an ospatzea. Guarko egunean, ordea, iritsi dira danbor hotsak San Fermin Ikastolara, aurreko ikasturteetan antolatu ohi dugun modura, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleen eskutik.

Beharbada beranduago aritzea egokitu zaielako, baina gogotsu aritu dira denak Sarriegiren doinuak jotzen, Imanol Azpeitia ikastolako musika irakaslearen gidaritzapean. Eta publiko atsegin eta goxoa ere eduki dute, Haur Hezkuntzako txikiak izan baitituzte aurrez aurre emanaldian.

Ondorengo BIDEOAN saioak eman duenaren laburpena ikus daiteke. 

San Fermin ikastolako Danborrada