Agustin Ibarrola eta Euskal Pilota omendu ditugu Txondorrarekin

2023ko txondorra
2023ko txondorra
2023ko txondorra
2023 · 12 · 15

Eguberriak ate joka ditugu eta, urtero bezala, LHko 3. mailako ikasleek, euren familien laguntzarekin, txondorra egin dute ikastolako atariaren ondoan. Aurten bi gai baliatu dituzte, Pedro Ansoren ezinbesteko gidaritzapean, txondorra eraikitzeko. Alde batetik, berriki zendu den Agustin Ibarrola artistari omenaldi txikia egin nahi izan diogu, Omako basoa irudikatuz. Eta, bestetik, euskal pilota izan dute hizpide, bai ingurua dekoratzeko eta bai aurtengo mezua sortzeko orduan ere: "Poza eta kantu. Eman 2024ari tantu! Ikastolako sarreran ere, Olentzero eta Mari Domingi ikusgai dira egunotan, eta dagoeneko hamaika bisita jaso dituzte.