Webgune berriarekin gatoz
San Fermin Ikastolak webgune berria martxan jarri du. Irudia eraberritzeaz gainera, eduki guztiak berritu ditugu, gure ikastolako familientzat ezezik, gure jarduerari buruzko informazioa modu zuzen eta argian jaso nahi duen edonorentzat eskuragai izateko.
Azken hilabetetotan bizitzen ari garen pandemiak bete-betean harrapatu zuen joan den urtean abian jarritako egitasmoa eta nahiko genukeena baino gehiago atzeratu zen, baina, azkenean, hementxe da, denontzat ikusgai. Hilabeteetako lana izan da eta, ibilbide horretan, pertsona ugariren laguntza jaso dugu egitasmo hau aurera ateratzeko; ikastolako profesionalak, irakasleak, gurasoak... Auzolan ikaragarri bezain interesgarria izan da eta hementxe duzue azken uzta. Zuen gustukoa izatea espero dugu.