SAREEN ERABILERA EGOKIARI BURUZKO HITZALDIAK

Sarean segurtasuna hitzaldia, San Fermin Ikastola
Sarean segurtasuna hitzaldia, San Fermin Ikastola
2021 · 05 · 26

Azken egunotan sare sozialen erabilera egokiari buruzko hitzaldiak jasotzen ari dira DBHko 1. mailako ikasleak. Ekimen honen bitarez,  besteak beste, sareetan ematen diren indarkeria motak aztertzea eta ezagutzea, honen guztiaren inguruko sentimendu eta emozioak bideratzen ikastea, enpatiarako eta adierazpenerako gaitasuna lantzea edo eta ziber eskubideak eta legedia ezagutzea bezalako helburuak jorratu nahi dira. 

Esan bezala, DBHko 1. mailako ikasleak ari dira aste honetan zehar ikastaro hau jasotzen, baina aurretik, maiatzean zehar Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek jaso dute eta haientzat ere, oso interesgarria izan dela esan digute.