SAREAK EHUNTZEN, INTEGRAZIOA BULTZATZEKO BIDEAN
Nafarroako Down Elkarteak “Tejiendo Redes-Sareak Ehuntzen” proiektu berria aurkeztu du, Nafarroako Enpresa Integratzaileen Sarearekin batera. Horien artean dago, hain zuzen ere, San Fermin Ikastola, aspalditik ari bait gara erakunde horrekin elkarlanean.
Nafarroako Down Elkarteak enpresa arruntetan Down sindromea edo/eta adimen-urritasuna duten pertsonen laneratzea sustatu nahi du, modu horretara, gizarte anitzagoa eta integratzaileagoa sortzeko.
“Sareak ehuntzen” da Nafarroako Enpresa Inklusiboen Sarea osatzen duen proiektuaren izena eta bere helburu nagusia parte hartzeko loturak estutzea eta berriak diseinatzea izango da; alegia, lankidetza-modu berriak eta aliantzak sortzea pertsona hauek lanean txertatzeko apustua egiten duten Nafarroako enpresekin.
Ondorengo loturan, egitasmoaren BIDEOA ikus daiteke.