MARKAGINTZARI BURUZ IKASTOLAK EGINDAKO LANA AURKEZTU DUGU HUHEZIN

San Fermin Ikastola "Hau da marka!" jardunaldietan
San Fermin Ikastola "Hau da marka!" jardunaldietan
San Fermin Ikastola "Hau da marka!" jardunaldietan
2022 · 10 · 27

HUHEZIk eta AZK komunikazio agentziak markagintza jorratzeko ikastetxeei zuzendutako #HauDaMarka jardunaldia antolatu dute gaur Mondragon Unibertsitateko Eskoriatzako egoitzan eta, bertan, San Fermin Ikastola izan da arlo honetan azken urteotan egindako lana aurkezten.

Ikastetxeen arrakasta kasuen atalean, Ainhoa Permachek, ikastolako komunikazio arduradunak, markagintza prozesua burutzeak komunikazio arloan ekarri dizkigun onuren berri eman du.