Legez kanpoko zabortegia kenduko dute ikasleen ekimenez
DBHko 1. mailako ikasleek Natur Zientzietako ikasgaiaren baitan egitasmo berezia burutu dute ebaluaketa honetan zehar. Ikastolara sartzeko errepide bazterrean legez kanpoko zabortegi bat dago duela urte pare bat. Gai hori hizpide hartuta, zerbait egin beharra zegoela erabaki zuten eta honen inguruko komunikazio kanpaina zabala hedatu dute zabortegi hori bertatik kendu dezaten eskatuz. Beste hainbat eskarien atean, "itxura oso kaxkarra izateaz gainera, biodibertsitatea murrizten du" zioen hainbat eragileei idatzitako gutunak eta Iruñerriko Mankomunitateari, lursailaren jabeari, Nafarroako Gobernuari eta Zizur Txikiko Udalari ere bidali diete.
Ikastola barruko eragile ezberdinengana ere zuzendu dira honen guztiaren berri emateko, besteak beste, Hirune Pellejero zuzendariarengana eta gurasoen Parte Hartze Batzordearenagana. Bada, azkenik, haien ekimen eta ahalegin guztiek fruitua eman dute, gaur bertan jaso baitute Zizur Txikiko Udalaren mezua zabortegia garbitzeko agindua eman dutela esanez. Garbitu ez ezik, Udalak alor hori maiztasunez behatuko duela agindu du, berriro ere gerta ez dadin.
Ikasleak, berria jakiterakoan, oso pozik agertu dira, egindako lanaz harro.