KOOPERATIBEN EREDUARI BURUZKO HTZALDIA JASO DUTE GAUR EKONOMIAKO IKASLEEK

ANELEN HITZALDIA
ANELEN HITZALDIA
2023 · 11 · 16

ANEL, Nafarroako Gizarte eta Ekonomia Enpresen Elkartearen eskutik, hitzaldia jaso dute gaur ikastolan Ekonomiako ikasgaian aritzen diren DBHko 4. mailako ikasleek. Elkarte honek eredu kooperatiboa hezkuntza munduan zabaltzeko asmoa duEdukacoop. egitasmoaren bitartez, eta gure ikastola, kooperatiba izaki, bereziki gonbidatua izan da ekimen honetara, beste hainbat ikastetxeekin batera. 

Proiektu honen bitartez, eta ikastetxe bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuz, ikastetxe bakoitza enpresa kooperatiba batekin elkarlanean hasten da eta, San Fermin Ikastolaren kasuan, artisau-garagardoa egiten duen EHbier enpresa izango da gure partenerra. Haien izenean, Aritz Aranguren izan da gurean hizlari eta eredu kooperatiboaz eta kooperatibista gisa duten esperientziaz eta ibilbideaz hitz egin die ikasleei.

Egitasmo honen bitartez,  ikasturtean zehar, enpresa honek planteatzen dizkigun erronka errealak lantzea izango da helburua eta, ikasturte amaieran, bisita itzuliko diegu, EHbier hurbiletik ezagutzeko.