HERIOTZA ETA GALERAREN LANKETA HAUR HEZKUNTZAN

Heriotzaren lanketa San Fermin Ikastolako Haur Hezkuntzan
Heriotzaren lanketa San Fermin Ikastolako Haur Hezkuntzan
Heriotzaren lanketa San Fermin Ikastolako Haur Hezkuntzan
Heriotzaren lanketa San Fermin Ikastolako Haur Hezkuntzan
2022 · 03 · 28

San Fermin Ikastolako Haur Hezkuntzako 3. mailako haurrek saio bereziak burutu zituzten joan den astean heriotzaren eta galeraren inguruan. SE+ programaren baitako jarduera da hau eta San Juan de Dios Ospitaleak bultzatu du, Nafarroako Hezkuntza Departamenduaren laguntzarekin. 

Ekimen honen helburu nagusia heriotza eta bizitzaren bukaerarekin lotuta dauden gaiak heziketa prozesuaren baitan normalizatzea da; baita egoera zailekin harremana izaten erakustea eta hauek aurrera eramaten ikastea ere. Honek guztiak etorkizunean haurrek izan ditzaketen galera egoeren aurrean hobe erantzuten lagundu dezake.