GURASOAK BATXILERGOKO IKASLEAK ORIENTAZIOAN LAGUNTZEN

Familiekin orientazioa San Fermin Ikastolan

2023 · 02 · 15

Batxilergoko ikasleek orientazio saio berezia izan dute gaur ikastolan, familien eskutik. Datozen aste eta hilabeteetan, egin nahi duten ibilbide akademikoaren inguruko erabakia hartu beharko dute eta, horretarako, zenbait guraso hurbildu dira gaur gurera, haien ibilbide profesionala azaltzera. 

Lehenik, Areto Nagusian bildu dira denak, modu orokorrean, hainbat gurasoen esperientziak entzuteko. Etengabeko formakuntzaren garrantzia nabarmendu dute hizlariek, ibilbide profesionalean izan beharko duten malgutasunerakin batera. Ondoren, gela ezberdinetan banatuta, ikasketa eta lanbide ezberdinei  buruzko hitzaldiak eskaini dituzte beste hainbat gurasoek, eta ikasleek haien nahi edo gogoetara gehien hurbiltzen zirenetara joateko aukera izan dute. Esperientzia oso aberasgarria izan da, benetako bizitzan ikasten eta lanean aritzea zer den entzuteko aukera izan dutelako haiengandik oso hurbilekoak diren pertsona erreferenteen ahotik.