GORPUTZ HEZKUNTZA BERRASMATZEN

Gorputz Hezkuntza saioa San Fermin Ikastolan
Gorputz Hezkuntza saioa San Fermin Ikastolan
Gorputz Hezkuntza saioa San Fermin Ikastolan
Gorputz Hezkuntza saioa San Fermin Ikastolan
Gorputz Hezkuntza saioa San Fermin Ikastolan
2020 · 10 · 16

COVID-19ak eragindako egoera dela, hainbat ikasgaietan zeregin berriak asmatu behar izan dituzte, batez ere lan egiteko beste moduak bilatuz. Horren adibide dugu Gorputz Hezkuntzako ikasgaia non, gaur egun, haien saioetan, hainbat ekimen eta praktika ezin dituzten normaltasunez burutu. Hori dela eta, euren burua berrasmatzea egokitu zaie arlo honetako irakasleei eta, askotan bezala, irudimen nahikoa badutela erakutsi digute. Barneko espazioak erabili ezin direnez, kanpoko aisialdi eta kirol espazio guztiak baliaten dituzte, baita hain ohikoak ez direnak ere, adibidez parkina. Kirol ezberdinak egiteko materialak eta tresnak partekatu ezin direnez, ikasleek etxean eduki ditzaketenak erabiltzen hasi dira: pilotak, palak... Eta ikastola inguruan, bazter ederrak ditugunez, ingurunea ezagutzeko txangoak antolatzen dituzte tarteka ere bai. Covid-19aren aurreko egoera hobea zen, zalantzarik gabe, baina irudimena erabiliz, berrasmatzeko aukera ere eskaintzen du honek guztiak.