FRUTA TAILERRA EGIN DUGU FAMILIEKIN
2023 · 05 · 19
Haur Hezkuntzako 1. mailako familiekin batera, fruta tailerra egin genuen joan den ostiralean. Bertan, fruta, barazki eta orearekin jolasteko eta plater goxoak prestatzeko hamaika aukera ezberdin eskaini ziren 3 urteko haurrentzat.
Jardueraren helburua txikienek fruta eta barazkiak dastatzeko eta hauekin esperimentatzeko aukera eskaintzea zen, baina, batez ere, familiekin batera tarte goxo bat elkarrekin disfrutatzeko aukera izatea. Eta halaxe izan zen, primerako arratsaldea igaro bait genuen elkarrekin!