ERREFUXIATUEK GREZIAN BIZI DUTEN EGOERAREN BERRI JASO DUGU

Zaporeakeko kide Fermin Artola San Fermin Ikastolan
Zaporeakeko kide Fermin Artola San Fermin Ikastolan
Zaporeakeko kide Fermin Artola San Fermin Ikastolan
Zaporeakeko kide, Fermin Artola
2020 · 10 · 22

Zaporeak Gobernuz Kanpoko Erakundeko kide den Fermin Artola irakaslearen eskutik, DBHko 4. mailako ikasleek hitzaldi interesgarriak entzun zituzten atzo geletan. Fermin Artola erretiroa hartutako irakasle ezaguna da Iruñerrian eta joan den otsailan, Zaporeak erakundearekin Lesbosera, Moirako kanpalekura, lan egitera joateko erabakia hartu zuen. Gobernuz Kanpoko Erakunde honetako bolondresek janariak prestatzen dizkiete egunero bertan dauden pertsonentzat eta irakasle honen asmoa hasiera batean, bertan hilabete bat igarotzea zen. COVID-19aren pandemia piztu zen Grezian zegoenean, baita konfinamendu garaia ere, eta, halabeharrez, bertan lau hilabete  gelditzera behartuta sentitu zen. Han igarotako denborari esker, ederki ezagutu du kanpaleku hauetako egoera zein den eta ikasleei eskainitako hitzaldietan, horien berri eman zien. Ikasleek interes handiarekin jarraitu zituzten haren azalpenak, egoeraren larritasunak hunkiturik.