ELHUYAR ZIENTZIA AZOKAN SARIA JASO DUGU
Batxilergoko 1. mailako ikasleek Elhuyar Zientzia Azokan parte hartu dute ikasturte honetan zehar eta sari bat jaso zuten larunbatean Bilbon, aurkeztutako lanarengatik. Horri esker, Erabi Tekonologia enpresara bisita tutorizatu bat egiteko aukera izango dute aurki.
Zientzia Aplikatuak ikasgaiko 6 ikasle aritu dira zehazki egitasmoan, bi taldetan banatuak, eta horietako talde batek jaso du saria. Ibai Armañzas, Ignacio Fernandez Arriaga, Hodei Oreja Elso eta Jon Sarria Lopez ikasleak Bilboko Ingenieritza Eskolako Ester Zuza ikertzailearen laguntzarekin aritu dira hezurreratarako euskarri biodegradarriak sortzeko ikerketa lantzen. Hain zuzen hari esker lortu dituzte, ikerketa burutzeko gako nagusiak ez ezik, egitasmo hau aurrera eramateko ezinbestekoa zen materiala: polimero biodegradagarriak. Haiekin sortu nahi dituzte aipatutako hezurretarako euskarriak.
Osotara bi hilabete inguru izan dituzte ikerketa egiteko eta apirila amaieran lan guztia bidali zuten. Joan den larunbatean, berriz, Bilboko Arenalean haien lana erakusteko aukera izan zuten, horretarako egokitutako stand batean. Bertan jaso zuten, hain zuzen ere, aurretik aipatutako saria. Ez ziren finalisten artean gelditu, baina aurkeztutako lan piloaren artean haiena izendatua eta saritua izatea nabarmentzekoa da. Zorionak egindako lan bikainarengatik!