EKONOMIA ZIRKULARRA LANDUKO DUGU ANEL ETA EROSKI KOOPERATIBAREKIN ELKARLANEAN
Aurten ere, Ekonomiako DBHko 4. mailako ikasleek ANELek (Nafarroako Gizarte eta Ekonomia Enpresen Elkartea) bultzatutako Edukacoop. egitasmoan parte hartuko dute eta, horretarako, besteak beste, atzo EROSKI kooperatibako bi kideren hitzaldia izan zuten atzo ikastolan bertan.
Egitasmo honek, ikastetxe bakoitzaren nahi eta ezaugarrien arabera, ANELekin lanean dagoen enpresa kooperatiba batekin lotzen dute, 'dantza-bikoteak' sortuz
Hitzaldiaren ondoren, ikasleen helburua enpresa honek proposatzen dizkien benetako erronkak lantzea izango da eta horretan emango dituzte datozen asteak. Ikasturte amaieran, enpresa bisitatzera joango dira gure ikasleak, egindako lanaren emaitzak partekatzeko.