BIGARREN HEZKUNTZA ETA BATXILERGOKO MATRIKULAZIORAKO BISITAK
2021 · 03 · 26
Laster zabalduko da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan 2021-22 ikasturterako izena emateko epea. Zuen seme-alabak San Fermin Ikastolan matrikulatzeko aukera aztertzen ari bazarete, gure proiektuaren berri emateko bisitak antolatzen ari gara. Bai zuentzat, eta baita zuen seme-alabentzat ere, oso interesgarria izan daiteke gure ikastola bertatik bertara ezagutzeko aukera hau baliatzea.
Interesa duzuenok ondorengo INPRIMAKIA bete beharko duzue eta zuekin harremanetan jarriko gara hitzordua zehazteko.