Aste bete ingelesean murgilduta
2022 · 06 · 10
Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek Week Immersion in English proiektuan parte hartu dute azken bi asteotan. Saio hauen dinamika proiektu bat aurrera eramanez egin da. Ekainaren 1etik 7ra, bi gela egon dira horretan murgilduta eta 8tik 14ra beste biak. Bide horretan, gainera, ingeles irakasle natibo baten laguntza jaso dute une oro.
Urteak daramatzagu San Fermin Ikastolan egitasmo hau aurrera ateratzen eta ikasleek, oso ongi pasatzeaz gainera, primerako programa dute eskura, hirugarren hizkuntza honetan trebatzeko.