GURE ERIZAINA ELKARRIZKETATU DUTE DIARIO DE NAVARRAN

San Fermin Ikastolako erizaina, Arantxa Arellano
2021 · 06 · 10

Arantxa Arellano San Fermin Ikastolako erizainari egindako elkarrizketa argitaratu dute gaur Diario de Navarra egunkarian. Eskola erizainaren funtzioa zein garrantzitsua eta beharrezkoa den nabarmentzen da bertan, are gehiago aurten izan dugun ikasturte bererezia kontuan hartuta.

Arantxa COVID-19ko koordinatzailea izan da ikasturte honetan eta, bere lanean artean, segurtasun neurriak gogoraraztea eta konfinamenduen jarraipena egitea egokitu zaio aurten. Haren iritziz, primeran portatu dira ikasleak, birusa gurean gehiegi ez zabaltzeko protokoloa betez.

Elkarrizketa osorik hemen irakur daiteke.