NUP-eko "Aprender Ikasi" Katedran parte hartu dugu
Nafarroako Unibertsitate Publikoko eta Fundación Caja Navarrako "Aprender Ikasi" Katedrak ekitaldi berezia antolatu zuen joan den ostegunean hezkuntza-ereduaren aldaketari buruzko hausnarketa egiteko eta bertan izan ziren San Fermin Ikastolako Zuzendaria, Hirune Pellejero, eta Berrikuntza Pedagogikorako Arduraduna, Edurne Apalauza, "Gero Bat Gugan 2030" gure hezkuntza eraldaketa prozesua aurkezteko.
Aipatutako bi erakundeen artean sortutako katedra hau Nafarroako Hezkuntza arloko beste zazpi elkarteekin egindako akordioaren bitartez martxan jarri zen 2019. urtean (tartean Nafarroako Ikastolen Elkartea) eta bere baliabideak (ikerketa-taldeak, tesiak, ikasketa-amaierako lanak) hausnarketaren esku jarri nahi ditu. Era berean, beste hezkuntza-etapa batzuetan egiten ari diren berrikuntza eta hausnarketa prozesu guztiak ikastea, etorkizuneko irakasleen unibertsitate-prestakuntzan irudikatu ahal izateko lanean ari dira.
Osteguneko saioan, San Fermin Ikastolako ekarpena ez ezik, Jesuitas Pamplona, Navarro Villoslada, Sarriguren (IES) eta Mendigoiti (CPEIEP) ikastetxeetakoa entzuteko aukera izan genuen. Hezkuntza-ereduaren aldaketa nola orokortzen den hausnartzeko saioa izan zen, beraz, zenbait ikastetxek dagoeneko abian jarri ditugun esperientzietatik abiatuta.