AZOKA SOLIDARIO EDERRA

GUGAN AZOKA
GUGAN AZOKA
GUGAN AZOKA
2024 · 02 · 26

Joan den ostiralean, Azoka solidario ederra antolatu zuten DBHko 1. mailako ikasleek. Gugan_2030 Hezkuntza Eraldaketaren baitan kokatzen da jarduera, azken lau hilabeteetan ikastolan ikasi eta landutako guztia familiekin partekatzeko helburuarekin. 

ONDORENGO BIDEOAN IKUS DAITEKE LABURPENA

Arratsaldeko 16:30ean, ikastolan elkartu ginen denak, Areto Nagusian. Bertan, ekitaldi hunkigarri eskaini zieten gurasoei Sormen Alean landutako hainbat kantu eskainiz. Honen ondotik, DBHko 1. mailako geletara eta pasabidera igo ziren denak, egindako lanaren erakusketa ikusteko. Egindako lanak behatzeaz gainera, harretaz jaso zituzten gurasoek ikasleen azalpenak. 

Horrez gainera, azken asteotan Errotan landu duten gaia zela eta, Alboan Gobernuz Kanpoko Erakundearekin ere elkarlanean izan dira eta Azoka bera baliatu nahi izan zuten erabilitako tresna elektronikoak eta dirua ere biltzeko. Etekinarekin, Kongoko herria lagunduko dute. 

Bisitara hurbildu ziren anai-arreba txikienentzat ere jolasak eta jarduera ezberdinak antolatu zituzten DBHko 1. mailako ikasleek eta arratsalde zoragarri honi amaiera emateko, merendu goxoa ere eskaini zuten. Primerako arratsaldea, ikasleek, familiek eta ikastolako profesionalek ere elkarrekin igarotzeko eta egin duten lan oparoaz denok gozatzeko.