EUSKARAREKIN SOLAS ETA JOLAS
2020 · 11 · 20
Hezkuntza Departamenduak bultzatutako ekimena da "Euskaraz jolas eta solas". Honen bitartez, LHko 4. mailako ikasleek aste honetan zehar hamaika ekimen burutu dituzte gela barruan zein kanpoan, euskararen erabilera haien artean areagotzeko. Jarduera hau aurrera daramaten dinamizatzaileek talde erdia hartatzen dute eta ekimen eta jarduera ezberdinak garatzen dituzte ikasle talde txikiekin, modu horretara erabileran eragitea bideragarriagoa delakoan. Euskara erabili ez ezik, primeran pasatu dute denek jolasean eta solasean.