KIKE AMONARRIZEN HITZALDIA IKASTOLAN

Kike Amonarrizen hitzaldia, San Fermin Ikastolan
Kike Amonarrizen hitzaldia, San Fermin Ikastolan
Kike Amonarrizen hitzaldia, San Fermin Ikastolan
2024 · 01 · 26

"Haurren aurrean helduok heldu" ekimenari jarraipena emanez, Kike Amonarrizen hitzaldia izan genuen atzo San Fermin ikastolan. Euskaltzaleen Topaguneko kideak euskararen erabileran helduok nola eragin dezakegun azaldu zuen Areto Nagusian eskainitako saioan eta, parte hartzaileek adierazi digutenez, oso interesgarriak izan ziren bere aholkuak, haurren hizkuntza ohituretan eragiteko. 

Amonarrizen arabera, gurasoek euskaraz ez jakiteak ez du zertan oztopo izan behar haien seme-alabek garatu dezaketen atxikimenduari dagokionez, horregatik, oso eraginkorra da, norbere ezagutzatik, txikia bada ere, haurrekin etxean euskaraz egiten saiatzea eta hizkuntzarekiko maitasuna transmititzea. Garrantzitsuena, kasu honetan, ez baita hizkuntzaren zuzentasuna, gurasoek hizkuntzari ematen dioten balio emozionala baizik.