EUSKARA SUSTATZEKO PRESTAKUNTZA IRAKASLE EZ DIREN PROFESIONALENTZAT

PAULA KASARES SAN FERMIN IKASTOLAN
PAULA KASARES SAN FERMIN IKASTOLAN
2022 · 10 · 25

Paula Kasares soziolinguistaren eskutik, irakasle ez diren San Fermin ikastolako langileek prestakuntza saio berezia jaso dute gaur ikasleen artean euskararen erabilera sustatzeko. "Hezitzaileek euskara sustatzeko estrategiak eta tresnak" lelopean, haurrekin hartu-eman zuzena duten hezitzaileek (jolastokiko, jangelako eta garraioko
hezitzaile, zaintzaile edo begiraleek) gelatik kanpo, euskaren erabilera hedatzeko egin dezaketen lan garrantzitsuan trebatzea da saioaren helburua, hau da, haien eginkizun garrantzitsuaz jabetzea.